Garai batean, teknologia oraindik garapen bidean zegoelarik, talde lanak eskuz eta paperarekin egiten ziren. Letra hoberena zeukana, eztabaidatutakoa papera pasatzen zuen. Bitartean besteek ideia nagusiak aipatzen zituzten. Esaterako, informazio bilatzeko orduan, liburutegira joan behar izaten genuen eta bertan guztion inplikazioarekin, behar genuena bilatzen genuen. Idatzizko lanak aparte, jolasak eta eskulanak taldean egiten genituen.
Gaur, aldiz, Interneten bidez lan guzti hauek aurrera eraman daitezke. Baina nola? Informazio eta Komunikazio Teknologien bidez. Izan ere, hiru baliabide mota eskaintzen dizkigu tradizionalak baino azkarragoak direnak (Cacheiro, 2011):
Informaziozkoak Informazioa lortzea eskaintzen digutenak (entziklopedia digitalak, datu baseak, Youtube, Wikiak...)
Kolaboraziozkoak, garrantzitsuak galdera erantzuteko, modu kolaboratiboan eta sarean lan egiten uzten dizkiguten baliabideak; wikiak, blogak, kolaborazio taldeak... hain zuzen ere..
Ikaskuntzakoak ezagutzak eskuratzea eskaintzen dizkiguten zerbitzuak. Esaterako tutorialak, galdetegi elektronikoak…
Baliabide hauek gehien bultzatzen dituzten zerbitzuak Web 2.0 bezala ezagutzen ditugu. Web 2.0 Interneten erabilera berria izendatzeko erabiltzen dugu. Internet modu kolaboratiboan eta zerbitzuen bidez, hain zuzen ere. Lehen gutxi batzuk ziren Interneten idazten zutenak eta gehiengoak, ezin zuten partea hartu, irakurri bakarrik ahal zuten. Hau Web 1.0 bezala ezagutzen dugu.Hori gutxinaka-gutxinaka aldatuz joan da eta mila zerbitzu dauzkagu gaur egun lan kolaboratiboak aurrera eramateko, geroago ikusiko ditugunak (Solano, 2010).
O’Really, Santiago, 2010-en ikusita
Taula honetan argi ikusten da web 1.0tik web 2.0ra emandako bilakaera egunero erabiltzen ditugun adibideen bitartez. Santiagoren ustez, galdera da nolakoa izango den Web 3.0. Ustez, semantika eta adimen artifizialak eta web semantikoa, pertsonalizatuagoa, izango da. Oraindik goiz da hau baieztatzeko.
Geroago ikusiko ditugun zerbitzuekin, asko izanda, lankidetza aurrera ateratzea zaila da eta are gehiago gaur egungo mundu globalizatuan. Hau saihesteko eta Internet tresna moduan ahalik eta probetxu gehien ateratzeko bai Europa eta bai AEB mailan estandarrak sortzen ari dira: NETS (National Educational Technology Standards). Oraindik lanean ari dira ISTE (2008) y UNESCO (2008) bezalako erakundeak. Hortaz, bueltarik gabeko bidea dirudiela esan dezakegu.
Estandar hauek lankidetza bultzatzen dituztela diote. Hala izateko, ustez, Marquésen (2000) baliabide didaktikoak betetzea komenigarria izango litzateke:
- Motibazioa eta interesa piztea
- Informazioa eskaintzea
- Ikasleen ikaskuntza prozesua gidatu. Informazioa antolatu eta beste ezagutzekin erlazionatu
- Ezagutza eta konpetentzia desberdinak ebaluatu
- Adierazpena eta sormena aurrera eramateko inguruneak sortu
Horrelako oinarriak finkatuz, jarraian zerbitzu erabilenak eta desberdinak aurkeztuko ditugu, klasean aurkeztutakoak, besteak beste (Eskola 2.0ko esteketatik lortua):
- Dokumentuak partekatzeko: Google drive, dropbox, blogger, iCloud... Hauetan dokumentuak banatzeko, publikoki nahiz pribatuki, aukera dugu. Baita modu kolaboratiboan urrun lan egiteko.
- Irudiak gorde eta partekatzeko web zerbitzuak: Flickr, photobucket, picassa, sare sozialak… Bertan, irudiak gorde eta partekatzeko aukera dugu. Ikusi guk egindako aurkezpena:
http://teknologiakhezkuntzan.blogspot.com.es/2013/10/irudiak-gorde-eta-partekatzeko-web.html
- Aurkezpenak eta posterrak gorde eta partekatzeko zerbitzuak: Prezi, Animoto, Slideshare… Hauek Interneten bidez aurkezpen intuitiboak sortzeko tresnak dira.
- Bideoak gorde eta partekatzeko zerbitzuak: Youtube, iMovie, Movie Maker… Hauek bideoak osatzeko, editatzeko eta zuzenean Internetera igotzeko baliagarriak dira.
Nola bihurtu zerbitzu hauek esanguratsuak hezkuntzan?
Gizartea oso denbora gutxitan, izaugarrizko aldaketak pairatu ditu. Hori dela eta, eskolak “mikro-gizartea” osatzen duenez, moldatu behar izan da. Orduan konturatu ziren, bide luzea eta zalantzaz jositakoa zela. Proiektuen bidez gauzatzen da. Euskal Herri mailan garrantzitsuena eta pisu handia hartzen ari dena, Eskola 2.0 da. Hezkuntzako proiektua ez ezik, eskolak teknologiaz hornitzeaz ere arduratzen da, Lehen Hezkuntzako 3. zikloan hain zuzen ere. Denbora faktore garrantzitsua izan da. Izan ere, ikastetxe batzuk beste batzuek baino lehenago martxan jarri zuten eta hori, gaur egun antzematen da (Bermejo eta Goñi, 2010). Gure ustez, harrigarria da denbora gutxian guk bizi izan garen ikastolatan proiektua ezartzea.
Proiektua arrakastatsua izan dela ondoriozta dezakegu. Hala, gaur egungo neska-mutilek egunerokoa idazten dituzte Bloggerren bitartez, bideoak zintzilikatzen dituzte, elkarri iruzkinak egiten dituzte, gaixorik egon arren lanak irakasleari bidali ahal dizkiote… Gainera, proiektu hau aproposa da haurren motibazioa pizteko, baita sormena lantzeko ere.
Hala ere, proiektu honetan alde txarrak ere badaude. Adibidez, irakasleen formakuntza. Irakasle batzuk proiektu hau aurrera eramateko prest agertzen dira eta erraz moldatzen dira hortara. Baina, badira beste zenbait irakasle zailtasun gehiago dituztenak eta Eskola 2.0ra moldatzeko denbora gehiago behar dutenak.
Amaitzeko, esan beharra dago gure kasuan, hausnarketa hau egiteko Google Drive erabili dugula, lana guztiok batera idazten genuen modu kolaboratiboan eta eztabaidatzerakoan, txataz baliatzen ginen. Hoberena da bi partaide Irunen zeudela eta beste biak Donostian. Hortaz, zerbitzuak ondo lan egiteko aukerak ematen dizkigu elkarrengandik urrun egonda. Honek ez du adierazi nahi pertsonen artean (aurrez-aurreko) kontaktua eten egingo denik, osagarri bezala erabiltzen dugula baizik.