Mostrando entradas con la etiqueta 3. gaia. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta 3. gaia. Mostrar todas las entradas

lunes, 2 de diciembre de 2013

Nola diseinatzen ditugu irakaskuntza-ikaskuntza prozesu berritzaileak IKTen laguntzarekin?


Galdera honetan murgildu aurretik, garrantzitsua iruditzen zaigu azpimarratzea IKTen agerpenak ez duela zertan irakaskuntza tradizionala guztiz alde batera utzi. Are gehiago, bien arteko batura orekatu bat lortuz, ikasleen arreta zein motibazioa piztuko da. Edozein alorretan muturretara joatea ez da komenigarria. Hau da, denbora guztian IKTak erabiltzea astuna izan daiteke eta alderantziz, ez erabiltzea monotonoa izan daiteke.

Irakaskuntza-ikaskuntza prozesuak moldatzeko, irakaslearen jarrera ez ezik, jarduerak eta hauen metodologia ere aldatu behar dira. Hau garrantzitsuena da. Jarduera hauek diseinatzeko marko orokor batean sailkatu behar dira. Aipaturiko marko hori ODEa da.

ODE Europan sortutako estandarra da, objektu digitalak (euskarri teknologikoetan egitekoak, alegia) sailkatzea ahalbidetzen duena. Objektu digital hauek datu base bat sortzen dute, geroago erraztasun asko emango dituena edozein informazio bilatzeko. Esan bezala, sailkapen hau, funtzionalitatearen arabera lau maila bereizten dira (LOM-ES, 2008):

  1. Oinarrizko objektua: Konplexutasun maila errezena dituzten ariketak. Ez du curriculumarekin harremanik.
  2. Ikaskuntzarako objektua: kurtso edo ziklo baterako pentsatutako blokea.
  3. Sekuentzia didaktikoa: Kurtso edo ziklo bateko ezagutza zati bat.
  4. Formazio programa: Kurtso edo ziklo bateko ezagutza maila osoa.


Ildo beretik, eta ODEn bilatzaileen adibidea jartzeko Agrega bilatzailea dugu. 7 hizkuntzatan bilatzeko aukera eskaintzen digu (Gaztelaniaz, katalanez, ingeleraz, euskaraz, galizieraz, balentzieraz eta frantsesez). Gainera, irudia, soinua eta bideoa aukeratzeko ahalbidetzen digu. Baita, programa hobetzeko, balorazioa egiteko aukera ematen digu, izarren bidez. Librea, moldagarria eta doakoa da.


ODEak eduki digitalak kudeatzeko modu bat besterik ez dira. Oraingoan ODEaren erabilera arrakastatsua izango dela uste dugu. Izan ere, Espainiako Hezkuntza Administrazioak bi programa plazaratu zituen (Gértrudix et al, 2007):
  1. Internet en la escuela (2002-2005)
    Eskolan baliabide digitalak sortu zituzten eta jende prestatua bilatzen hasi ziren. Hala ere, eduki digitalen kudeaketa oraindik eskasa zen.
  2. Internet en el aula (2005-2008)
    Aurreko proiektuaren pausoak haratago eramaten zituen. Web 2.0 eta esperientzia kolaboratiboa ikasgelen artean martxan jartzen zuen. Eduki digitalak erabilgarriagoak ziren, libreki banatu eta ikasgelaren beharretara moldatu zitezkeen. ODEtan ikusiko den izaera irekia azalduz.

ODEak erabiltzeak ez du zertan irakaslearen "modernizazioan" laguntzen. Teknologiak berez ez gaitu irakasle hobeagoak bihurtuko. Hala, saiatu behar gara teknologia gelan normalizatzen. Modu egoki bat ikasgelako praktika egokien bitartez izango litzateke, non teknologia modu esanguratsuan erabiltzen saiatzen den. Eguneroko zerbait arrunta bilakatzea. Azken batean, teknologiaren integrazioa bizitzan gizartean ikusten dugu. Hortaz, eskolan ere islatu beharko litzateke (Area, 2007).

Praktika egokiak direla esateko, Epper eta Batesek (2004) zehaztu zituzten lau ezaugarri hauek bete behar dira.
  • Prozesu baten hobekuntzan laguntzen du.
  • Dokumentatu eta esperimentatutako esperientzia sistematizatu bati erantzuten dio.
  • Berrikuntzan oinarritutako metedoak erabiltzen ditu.
  • Praktika egokien kategoria beste testuinguru batzuetara estrapolatu daiteke.

Arestian aipaturiko ikasgelako praktika egokien adibide bat azaltzen saiatuko gara. Ikasgela batean haurrak taldeka antolatzen dira. Batzuk Interneten prentsan informazioa bilatuko dute (adibidez, El País, El Día...). Besteek aldiz, eguneroko prentsa idatzian eginkizun berdina izango dute. Gero, haien arteko konparaketa bat egingo dute, bi euskarrien arteko desberdintasuna ikusteko. Gure ustez esanguratsua da jarduera hau prentsaren garrantzia (bi euskarrietan) azpimarratzeko (Castro, 2010).

Aipagarria da Edebek (2012) eskaintzen digun aplikazioa. Bertan lau gai lantzen dira: Hizkuntza, lengua, IKT eta matematika. Zikloaren arabera bereizten dira eta guztiak euskaraz lantzeko aukera ematen digu. Positiboa iruditzen zaigu hori, izan ere, programa gutxi daude euskaraz eta hau horietako bat da. Gainera, ebaluazioaren feedback-a alderatzeko aukera dago beste eskolekin. Hona hemen Web orrialdeko link-a:

Bestalde, hainbeste edukiekin, Creative Commons-en erabilera sustatu nahiko genuke. Izan ere, autoreak beti errespetatu behar dira. Autorea izendatzen ez badugu, haren lana ezer-ezean geratzen da, lana gutxietsiz.

Amaitzeko, gure iritziz, programa hauek erabilgarriak iruditu zaizkigu etorkizun batean  erabiltzeko. Izan ere, programa hauek ez dute irakaslea derrigortzen teknologia erabiltzera, baizik eta honekin lan egitera irakaskuntza hobeagoa eskaintzeko. Horretaz aparte, teknologia hauetaz baliatzen bagara, uneoro eskuragarri izango ditugu. 

Hala, klase magistralak ematera ohitutak dauden irakasleek ez dute formaziorik jaso beharko, erabiltzeko oso errazak baitira. Hortaz, irakasleak programa hauek erabiltzera animatzen ditugu ikasleen motibazioa, partehartzea eta interesa bultzatutzeko. 

martes, 19 de noviembre de 2013

Zer egingo genuke IKTak gelan lantzeko?



IKTak modu esanguratsuan lantzeko klasean erabiliko genukeen baliabidea/sofwarea pipoclub izango litzateke. Aplikazio online honen bidez, ariketatxoak modu dibertigarrian egin daitezke. Gainera, honek dauzkan animazio eta soinuengatik ikasleak era erakargarrian ikasten lagunduko die. Bide batez, haien motibazioa eta arreta handituz.

Horrekin batera, programa hau oso moldagarria da, izan ere, letraren tipografia alda daiteke ikasleen gustora eta esaldiak entzuten ez badira, berriz errepikatzeko aukera ematen dizu. Bestetik, kolore biziak esanguratsuak dira eta pantaila osoan jartzen duzunean ikasleen arreta erakartzen du. 

Aplikazio honen bitartez, ingelesa landuko dugu Lehen Hezkuntzako lehenengo zikloan. Ikasgelako baliabideen arabera, hainbat eratara erabili daiteke aplikazio online hau:
  • Proiektore digitalaren bitartez. Ikasleak banan-banan aterako dira arbelera ariketa egitera, besteek adi behatzen duten bitartean.
  • Ordenagailu gelara joan eta bakoitzak ordenagailu batekin aplikazio horretan aritu.
  • Ordenagailu eramangarriak badaude, bakoitzak berea hartu eta aurreko puntuan bezala aritu.
Ebaluatzeko, ebaluaketa formatiboa eraman daiteke, edo Pipoclubek eskaintzen duen bezala, momentuan antzeman dezakegu erantzuna zuzena edo okerra den soinuen bitartez. Gainera, beste egun batean, fitxa baten bitartez zer ikasi duten aztertu daiteke.

jueves, 10 de octubre de 2013

Red de Buenas PrácTICas 2.0


Jarraian, interneteko Red de Buenas PrácTICas 2.0 aurkitutako proiektu anitzen artean aukeraketa bat egingo dugu eta azaletik komentatu:

- iPads y autismo 


Proiektu honen bitartez autismoa duten ikasleen integrazioa laguntzen da ikasgelan. Horretarako teknologia erabiltzen da. Smartphonak ez ezik tabletetan lan egiteko proiektuak eta ariketak dira. iPad-ei esker, ikasle hauek ezagutzak hobeto bereganatzen dituzte, motibazioan eragin oso positiboa dauka eta beraien autonomia hobetzen da. Denbora gutxian emaitza oso onak antzeman dira.


- First Lego League
Programa honek berrikuntza, sormena eta ikasleen arteko harremana sustatzea datza taldeka eta entrenatzaile batekin aritzen direlarik.
FIRST Lego League (FLL) mundu mailako txapelketa da lehen eta bigarren hezkuntzako ikasleentzat 10-16 urte bitartekoentzat, alegia. FIRST erakundeak antolatzen du. Urtero zientzia edo teknologia erronka berri batzuen inguruan lehiaketa egiten da. Ikasleek eman zaizkien arazoen aurreko soluzioak bilatzeko proiektu zientifikoa garatu, planteatutako erabakiak beteko dituen robot bat diseinatu eta programatu eta, azkenik,robot horren garapena azaltzen duen proiektu teknikoa eraiki behar dute. Txapelketa bat denez, hori dena, Autonomi Erkidego eta estatuko finaletan jokatzen dute eta onenak Europa eta mundu mailako finaletara iritsiko dira.


“LA CLASE DE LAS ABEJAS” 

Link: http://laclasedelasabejas.blogspot.com.es/

Blog bat da non, Lehen Hezkuntzako bigarren mailako ikasle, irakasle eta familien elkargune bat den. Blog honen bidez, hezkuntza komunitatea batu eta ikasleak motibatzeko balio izan du. Azken finean, ikaste-irakaste prozesua errazteko baliagarria izan da tresna hau. Blog honetako giraria, Primi izeneko erle bat da. Ikasleen lanak ikusgai jartzeaz gain, curriculumarekin kontextualizatutako giza baliabideak jasotzen eta gomendatzen dira . 


- Proyecto piloto europeo sobre el uso educativo del ultraportátil



Proiektu hau, 2010-2011 urtean eramandako proiektu mota bat da, non gela desberdinetan ultraportatilak sartu dituzte irakasketa metodologia aldatzeko. Honekin, ikasleak eta irakasleak ultraportatilekin nola moldatzen diren aztertu dute. Proiektu hau oraindik fase beta batean dago eta dagoeneko Espainian 40 gela ultraportatilez hornitu dira. Esperientzia desberdin asko heman dira, eta horregatik, bilera bereziak egin dituzte, irakasle batzuk eta proiektua eraman zutenak haien iritzia aztertzeko.