Mostrando entradas con la etiqueta formakuntza. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta formakuntza. Mostrar todas las entradas

lunes, 2 de diciembre de 2013

Nola diseinatzen ditugu irakaskuntza-ikaskuntza prozesu berritzaileak IKTen laguntzarekin?


Galdera honetan murgildu aurretik, garrantzitsua iruditzen zaigu azpimarratzea IKTen agerpenak ez duela zertan irakaskuntza tradizionala guztiz alde batera utzi. Are gehiago, bien arteko batura orekatu bat lortuz, ikasleen arreta zein motibazioa piztuko da. Edozein alorretan muturretara joatea ez da komenigarria. Hau da, denbora guztian IKTak erabiltzea astuna izan daiteke eta alderantziz, ez erabiltzea monotonoa izan daiteke.

Irakaskuntza-ikaskuntza prozesuak moldatzeko, irakaslearen jarrera ez ezik, jarduerak eta hauen metodologia ere aldatu behar dira. Hau garrantzitsuena da. Jarduera hauek diseinatzeko marko orokor batean sailkatu behar dira. Aipaturiko marko hori ODEa da.

ODE Europan sortutako estandarra da, objektu digitalak (euskarri teknologikoetan egitekoak, alegia) sailkatzea ahalbidetzen duena. Objektu digital hauek datu base bat sortzen dute, geroago erraztasun asko emango dituena edozein informazio bilatzeko. Esan bezala, sailkapen hau, funtzionalitatearen arabera lau maila bereizten dira (LOM-ES, 2008):

  1. Oinarrizko objektua: Konplexutasun maila errezena dituzten ariketak. Ez du curriculumarekin harremanik.
  2. Ikaskuntzarako objektua: kurtso edo ziklo baterako pentsatutako blokea.
  3. Sekuentzia didaktikoa: Kurtso edo ziklo bateko ezagutza zati bat.
  4. Formazio programa: Kurtso edo ziklo bateko ezagutza maila osoa.


Ildo beretik, eta ODEn bilatzaileen adibidea jartzeko Agrega bilatzailea dugu. 7 hizkuntzatan bilatzeko aukera eskaintzen digu (Gaztelaniaz, katalanez, ingeleraz, euskaraz, galizieraz, balentzieraz eta frantsesez). Gainera, irudia, soinua eta bideoa aukeratzeko ahalbidetzen digu. Baita, programa hobetzeko, balorazioa egiteko aukera ematen digu, izarren bidez. Librea, moldagarria eta doakoa da.


ODEak eduki digitalak kudeatzeko modu bat besterik ez dira. Oraingoan ODEaren erabilera arrakastatsua izango dela uste dugu. Izan ere, Espainiako Hezkuntza Administrazioak bi programa plazaratu zituen (Gértrudix et al, 2007):
  1. Internet en la escuela (2002-2005)
    Eskolan baliabide digitalak sortu zituzten eta jende prestatua bilatzen hasi ziren. Hala ere, eduki digitalen kudeaketa oraindik eskasa zen.
  2. Internet en el aula (2005-2008)
    Aurreko proiektuaren pausoak haratago eramaten zituen. Web 2.0 eta esperientzia kolaboratiboa ikasgelen artean martxan jartzen zuen. Eduki digitalak erabilgarriagoak ziren, libreki banatu eta ikasgelaren beharretara moldatu zitezkeen. ODEtan ikusiko den izaera irekia azalduz.

ODEak erabiltzeak ez du zertan irakaslearen "modernizazioan" laguntzen. Teknologiak berez ez gaitu irakasle hobeagoak bihurtuko. Hala, saiatu behar gara teknologia gelan normalizatzen. Modu egoki bat ikasgelako praktika egokien bitartez izango litzateke, non teknologia modu esanguratsuan erabiltzen saiatzen den. Eguneroko zerbait arrunta bilakatzea. Azken batean, teknologiaren integrazioa bizitzan gizartean ikusten dugu. Hortaz, eskolan ere islatu beharko litzateke (Area, 2007).

Praktika egokiak direla esateko, Epper eta Batesek (2004) zehaztu zituzten lau ezaugarri hauek bete behar dira.
  • Prozesu baten hobekuntzan laguntzen du.
  • Dokumentatu eta esperimentatutako esperientzia sistematizatu bati erantzuten dio.
  • Berrikuntzan oinarritutako metedoak erabiltzen ditu.
  • Praktika egokien kategoria beste testuinguru batzuetara estrapolatu daiteke.

Arestian aipaturiko ikasgelako praktika egokien adibide bat azaltzen saiatuko gara. Ikasgela batean haurrak taldeka antolatzen dira. Batzuk Interneten prentsan informazioa bilatuko dute (adibidez, El País, El Día...). Besteek aldiz, eguneroko prentsa idatzian eginkizun berdina izango dute. Gero, haien arteko konparaketa bat egingo dute, bi euskarrien arteko desberdintasuna ikusteko. Gure ustez esanguratsua da jarduera hau prentsaren garrantzia (bi euskarrietan) azpimarratzeko (Castro, 2010).

Aipagarria da Edebek (2012) eskaintzen digun aplikazioa. Bertan lau gai lantzen dira: Hizkuntza, lengua, IKT eta matematika. Zikloaren arabera bereizten dira eta guztiak euskaraz lantzeko aukera ematen digu. Positiboa iruditzen zaigu hori, izan ere, programa gutxi daude euskaraz eta hau horietako bat da. Gainera, ebaluazioaren feedback-a alderatzeko aukera dago beste eskolekin. Hona hemen Web orrialdeko link-a:

Bestalde, hainbeste edukiekin, Creative Commons-en erabilera sustatu nahiko genuke. Izan ere, autoreak beti errespetatu behar dira. Autorea izendatzen ez badugu, haren lana ezer-ezean geratzen da, lana gutxietsiz.

Amaitzeko, gure iritziz, programa hauek erabilgarriak iruditu zaizkigu etorkizun batean  erabiltzeko. Izan ere, programa hauek ez dute irakaslea derrigortzen teknologia erabiltzera, baizik eta honekin lan egitera irakaskuntza hobeagoa eskaintzeko. Horretaz aparte, teknologia hauetaz baliatzen bagara, uneoro eskuragarri izango ditugu. 

Hala, klase magistralak ematera ohitutak dauden irakasleek ez dute formaziorik jaso beharko, erabiltzeko oso errazak baitira. Hortaz, irakasleak programa hauek erabiltzera animatzen ditugu ikasleen motibazioa, partehartzea eta interesa bultzatutzeko. 

lunes, 23 de septiembre de 2013

LHko irakasle bezala, zer formakuntza teknologikoa behar dugu?


Galdera hau erantzuteko, aldez aurretik gure formakuntza teknologikoa azalduko dugu, ikaslearen ikuspuntutik.

90. hamarkadako ikasle gazteak gara eta teknologiaren berrikuntza jasan dugu, inflexio puntuan, alegia. Izan ere, txikiak ginenean klase magistralak ematen genituen. Hau da, arbela, papera eta arkatza erabiliz. Geroago azalduko dugun moduan, ez du zertan txarra izan, baina gutxinaka ordenagailuaren presentzia areagotzen joan zen. Ordenagailu gelak garrantzia hartzen joan ziren. Hain zen garrantzitsua, ezen ordenagailu bat gela bakoitzean jartzen bukatu zuten. Gainera, prozesua aurrera joaten da. Eskola batzuetan ordenagailu bat bakoitzarentzat dago. Hala ere, aurrerapena ez da bakarrik ordenagailuetara mugatzen, internet ere izugarrizko aurrerapausoa suposatu zuen. Hortaz, teknologikoki ondo hornitu da eskola: proiektorea, arbela elektronikoa, joko interaktiboa, aplikazio filmatikoa…

Orain ikaslea gain-informatuta eta gain-estimulatua dago. Lehen ez bezala, orain irakaslea ez da informazio iturri bakarra. Informazioa lortzeko eta elkar-trukatzeko modu eta bide asko dago. Horretarako sortu zen alfabetizazio anitzen kontzeptua (ikus-entzunezko alfabetizazioa, alfabetizazio teknologiko edo digitala, alfabetizazio informazionala eta multialfabetizazioa). Alfabetizazio modu hauek lantzeko, adituen esanetan, lau dimentsio garatu beharko lirateke: dimentsio instrumentala, dimentsio kognitiboa, dimentsio sozioaktitudinala, dimentsio axiologikoa (Area, 2009).


Hau guztia kontuan hartuta, zer formakuntza teknologikoa behar dugu?

Lehenik eta behin, pertsona guztiak desberdinak direla aipatu behar da. Hala, muturretara joan gabe, pertsona teknofiliko eta teknofobikoak desberdinduko ditugu. Lehenengoak, teknologia kasu guztietan erabiliko ditu, baina batzuetan honek ez du suposatuko ikaskuntza ematen denik. Izan ere, batzuetan paper batean egiten dena pantaila batean egiten da. Etorkizun gertu bateko erronka hori da, teknologia modu egokian ustiatzea eta ikaslearentzat esanguratsua bilakatzea. Bigarrenak aldiz, justu kontrako jarrera azaltzen du. Telebistarekin gertatu zen moduan, ez zuen aurrerapenik ekarri, eta bakarrik osagarri arrunt bat balitz bezala hartzen da (Gros, 2000).

Irakasle berriek tarteko joera hartu behar dute eta etengabeko formakuntza teknologikoak garatzea aholkatuko genuke. Izan ere, teknologien mundua etengabe aldatzen ari da eta bertara egokitzeko gai izan behar gara. Betiere, curriculumaren barruan eta bertako baldintzak eta ezaugarriak errespetatuz. Horrela, benetako eskola 2.0 lortu daiteke.

Azken batean, teknologiarekin edo gabe, eskolak ikasleak gizartean txertatzeko gai izan behar da. Hauek pertsona libre eta independienteak izateko eta kontzientzia kritikoa garatzeko konpromezua hartzen du. Hau da, nahikoa ikasleak bere kabuz ikasten ikasteko.