Gizartea aldatzen ari dela ukaezina da, teknologien garrantzia handitzen doazen heinean beharrezkotzat jotzen da hezkuntzaren munduan integratzea. Horretarako puntu batzuk bete behar dira.
Eduki digitalak
Eduki digitalak sorkuntza fasean daude, funtsezkoa da fidagarritasuna eta erabilgarritasuna lortzea. Hala, eduki hauek Internetetik erraz zabaldu daitezela autorearen errekonozimendua mantenduz zuzena izango litzateke. Gainera gogoratu behar dugu ariketa asko egoteak irakasleari lagundu egingo diola, hautapena egiteko eta bere metodologia moldatzeko.
Bide beretik, eduki digitalen bidez baliabideak informatikoak guztiz aprobetxatzea bilatzen da, esanguratsua bihurtzea, alegia. Tresna ugari daude hau lortzeko: Squeak, Hotpotatoes, MALTED...
Programak
Azken urteotan Espainiako Hezkuntza Administrazioak proiektu eta programa asko kaleratzen ari ditu arestian aipatutako eduki digitalak erabiltzeko eta nolabaiteko kalitatea bermatzeko:
- Internet en la escuela (2002-2005)Plan honen bitartez eskolan baliabide digitalak sartzea bilatzen zen. Teknologien inklusioaren eskaera handia zen. Aurrerapausu handia izan zen edukien aldetik Haur eta Lehen Hezkuntzan bereziki. Hala, IKT-etan adituak ziren pertsonak bilatzen ziren, proiektu osoa koordinatzeko. Lizentzia CC izan zen, libreki banatzeko helburu ez komertzialekin.
- Internet en el aula (2005-2008)Aurreko pausuak jarraituta haratago joaten zen proiektua aterako zen. Lan kolaboratiboak kontuan hartzen zituena, hain zuzen ere. Edukiak orain erabilgarriagoak dira, libreki banatu daitezke eta klasearen beharretara erraz moldatu daitezke. Hortaz berrerabilgarriak dira, izaera irekiko programak.
ODE (Objetos Digitales Educativos)
Beharretara erantzuten duen "estandarizazio" prozesua da. Honen barruan sortutako ariketa digitalak diseinu berdintsua eta izaera irekia eta moldagarriak erakutsi behar dute. ODEk metadatoen bidez bilatzeko errazak izango dira eta Hezkuntza Ministerioaren kargu utziko da hauen ordena.
Garrantzitsuak dira ODEak, izan ere, hemendik aurrera sortutako proiektuak eta ariketak edozeinen eskura eta ordenatuta geldituko dira sarean.
Konklusioa
Eduki digitalak izaera irekia izan behar dute eta diseinu berdina izatea asko laguntzen du. Hala, estandar baten barruan sartu dira (ODEak) eta horrek ondo ordenatzea ahalbidetu du. Gainera, etorkizunean teknologien erabilpena aldatuko denez, orden hau mantentzea gauzak erraztuko ditu adibidez Smartphonetan edo bideojoku kontsoletan lan egiteko. Azken batean ikasleek gustora lan egitea eta prozesu horretan ikastea da helburu, IKTen eskutik.

No hay comentarios:
Publicar un comentario