martes, 19 de noviembre de 2013

Zer egingo genuke IKTak gelan lantzeko?



IKTak modu esanguratsuan lantzeko klasean erabiliko genukeen baliabidea/sofwarea pipoclub izango litzateke. Aplikazio online honen bidez, ariketatxoak modu dibertigarrian egin daitezke. Gainera, honek dauzkan animazio eta soinuengatik ikasleak era erakargarrian ikasten lagunduko die. Bide batez, haien motibazioa eta arreta handituz.

Horrekin batera, programa hau oso moldagarria da, izan ere, letraren tipografia alda daiteke ikasleen gustora eta esaldiak entzuten ez badira, berriz errepikatzeko aukera ematen dizu. Bestetik, kolore biziak esanguratsuak dira eta pantaila osoan jartzen duzunean ikasleen arreta erakartzen du. 

Aplikazio honen bitartez, ingelesa landuko dugu Lehen Hezkuntzako lehenengo zikloan. Ikasgelako baliabideen arabera, hainbat eratara erabili daiteke aplikazio online hau:
  • Proiektore digitalaren bitartez. Ikasleak banan-banan aterako dira arbelera ariketa egitera, besteek adi behatzen duten bitartean.
  • Ordenagailu gelara joan eta bakoitzak ordenagailu batekin aplikazio horretan aritu.
  • Ordenagailu eramangarriak badaude, bakoitzak berea hartu eta aurreko puntuan bezala aritu.
Ebaluatzeko, ebaluaketa formatiboa eraman daiteke, edo Pipoclubek eskaintzen duen bezala, momentuan antzeman dezakegu erantzuna zuzena edo okerra den soinuen bitartez. Gainera, beste egun batean, fitxa baten bitartez zer ikasi duten aztertu daiteke.

No hay comentarios:

Publicar un comentario