Galdera hau erantzuteko, aldez aurretik gure formakuntza teknologikoa azalduko dugu, ikaslearen ikuspuntutik.
90. hamarkadako ikasle gazteak gara eta teknologiaren berrikuntza jasan dugu, inflexio puntuan, alegia. Izan ere, txikiak ginenean klase magistralak ematen genituen. Hau da, arbela, papera eta arkatza erabiliz. Geroago azalduko dugun moduan, ez du zertan txarra izan, baina gutxinaka ordenagailuaren presentzia areagotzen joan zen. Ordenagailu gelak garrantzia hartzen joan ziren. Hain zen garrantzitsua, ezen ordenagailu bat gela bakoitzean jartzen bukatu zuten. Gainera, prozesua aurrera joaten da. Eskola batzuetan ordenagailu bat bakoitzarentzat dago. Hala ere, aurrerapena ez da bakarrik ordenagailuetara mugatzen, internet ere izugarrizko aurrerapausoa suposatu zuen. Hortaz, teknologikoki ondo hornitu da eskola: proiektorea, arbela elektronikoa, joko interaktiboa, aplikazio filmatikoa…
Orain ikaslea gain-informatuta eta gain-estimulatua dago. Lehen ez bezala, orain irakaslea ez da informazio iturri bakarra. Informazioa lortzeko eta elkar-trukatzeko modu eta bide asko dago. Horretarako sortu zen alfabetizazio anitzen kontzeptua (ikus-entzunezko alfabetizazioa, alfabetizazio teknologiko edo digitala, alfabetizazio informazionala eta multialfabetizazioa). Alfabetizazio modu hauek lantzeko, adituen esanetan, lau dimentsio garatu beharko lirateke: dimentsio instrumentala, dimentsio kognitiboa, dimentsio sozioaktitudinala, dimentsio axiologikoa (Area, 2009).
Hau guztia kontuan hartuta, zer formakuntza teknologikoa behar dugu?
Lehenik eta behin, pertsona guztiak desberdinak direla aipatu behar da. Hala, muturretara joan gabe, pertsona teknofiliko eta teknofobikoak desberdinduko ditugu. Lehenengoak, teknologia kasu guztietan erabiliko ditu, baina batzuetan honek ez du suposatuko ikaskuntza ematen denik. Izan ere, batzuetan paper batean egiten dena pantaila batean egiten da. Etorkizun gertu bateko erronka hori da, teknologia modu egokian ustiatzea eta ikaslearentzat esanguratsua bilakatzea. Bigarrenak aldiz, justu kontrako jarrera azaltzen du. Telebistarekin gertatu zen moduan, ez zuen aurrerapenik ekarri, eta bakarrik osagarri arrunt bat balitz bezala hartzen da (Gros, 2000).
Irakasle berriek tarteko joera hartu behar dute eta etengabeko formakuntza teknologikoak garatzea aholkatuko genuke. Izan ere, teknologien mundua etengabe aldatzen ari da eta bertara egokitzeko gai izan behar gara. Betiere, curriculumaren barruan eta bertako baldintzak eta ezaugarriak errespetatuz. Horrela, benetako eskola 2.0 lortu daiteke.
Azken batean, teknologiarekin edo gabe, eskolak ikasleak gizartean txertatzeko gai izan behar da. Hauek pertsona libre eta independienteak izateko eta kontzientzia kritikoa garatzeko konpromezua hartzen du. Hau da, nahikoa ikasleak bere kabuz ikasten ikasteko.

No hay comentarios:
Publicar un comentario