jueves, 26 de septiembre de 2013

martes, 24 de septiembre de 2013

Punset-en bideoaren esaldi esanguratsuak


"Ustez, teknologiak alde txar asko ditu eta on gutxi. Hori guztiz kontrakoa da, alde txar gutxi ditu (baina baditu) eta alde on asko"


"Bidejokoen bidez, nahiz eta hurbil ez egon, lagunekin jolastu dezakezu Interneti esker"


"Gaur egun natibo digital eta atzerritar digitalak daude. Teknologiarekin jaio direnak eta ez, alegia"


"Bideojokoak 50€ko problemak dira, ebatzi behar diren problema luzeak"


"Bideojoko zaleak burmuinaren zonalde batzuk garatzen dituzte"


"Burmuinak gauza asko batera egin ditzazke, atentzio kopurua banatuz"


"Irakasleak herramentak gara"


Lehen inork ez zuen ordenagailu bat eta gaur egun guztiok daukagu bat, baina inoiz galdetu ahal diogu gure buruari ea benetan daukagun behar hori?


Gaur egungo haurrei gehien interesatzen zaizkien "gauzak" pantallaren atzekaldean gertatzen dira.


Irakasleak lagundu behar die ikasleei beraien interesak pizten eta aurkitzen.


Aprendizaje colaborativo y TIC

1. Colaboración VS cooperación

Colaboración eta cooperación esanahien ezberdintasunak:

Colaboración laguntza esan nahi du.Ikasle bakoitza bere ikaskuntzaren arduraduna da, hala, era autonomo  batean aritzen dira lanean. 
Cooperación, aldiz, lankidetza da, hau da, talde sentimendua oso barneratua egotea, ez baikara indibidualak helburu zehatz batekin.


2. Atalak

Irakasle batek ondoren faseak hartu beharko lituzke kontuan klase egoki bat emateko. Hala eta guztiz ere, inprobisazioa bermatu behar da.

1. fasea: analisi kontextuala: ingurua, ikasle, irakasle taldea... aztertu. 

2. fasea: metodologia: zer estrategia erabili, noiz...

3. fasea: errekurtso teknologikoen aukeraketa

4. fasea: planifikazioa: sekuentziazioa behar da.

5. fasea: ebaluaketa: prozesua zer metodologiarekin ebaluatu..

6: fasea: materiala

7: fasea: martxan jarri

8 fasea: ondorioak, errebisioa (ebaluazioa)


3. Aholkuak

Teknologia errazak, sinpleak.. erabili behar ditu.

Irakasleak egindako lanari etekina atera behar dio, hau da, errentagarria izatea.

Ebaluazioa etengabe egin behar dira ikasleen aurrerapenaz jabetzeko.

Tutoretzak eta komunikazioa erraztu, irakasle-ikasle zein ikasle-ikasle bitarteko interkomunikazioa

Faseetan antolatzea eta haiek betetzeko gai izatea.

Open source. (Hona hemen Richard Stattman-en web orrialdea: http://stallman.org/ )


Media wikien erabilera sustatzea. Testuez gain, irudiak, audioak.. sar daitezke. Hala ere, ikasleen adina, haien interesa, kontextua.. kontuan hartu behar da.

lunes, 23 de septiembre de 2013

LHko irakasle bezala, zer formakuntza teknologikoa behar dugu?


Galdera hau erantzuteko, aldez aurretik gure formakuntza teknologikoa azalduko dugu, ikaslearen ikuspuntutik.

90. hamarkadako ikasle gazteak gara eta teknologiaren berrikuntza jasan dugu, inflexio puntuan, alegia. Izan ere, txikiak ginenean klase magistralak ematen genituen. Hau da, arbela, papera eta arkatza erabiliz. Geroago azalduko dugun moduan, ez du zertan txarra izan, baina gutxinaka ordenagailuaren presentzia areagotzen joan zen. Ordenagailu gelak garrantzia hartzen joan ziren. Hain zen garrantzitsua, ezen ordenagailu bat gela bakoitzean jartzen bukatu zuten. Gainera, prozesua aurrera joaten da. Eskola batzuetan ordenagailu bat bakoitzarentzat dago. Hala ere, aurrerapena ez da bakarrik ordenagailuetara mugatzen, internet ere izugarrizko aurrerapausoa suposatu zuen. Hortaz, teknologikoki ondo hornitu da eskola: proiektorea, arbela elektronikoa, joko interaktiboa, aplikazio filmatikoa…

Orain ikaslea gain-informatuta eta gain-estimulatua dago. Lehen ez bezala, orain irakaslea ez da informazio iturri bakarra. Informazioa lortzeko eta elkar-trukatzeko modu eta bide asko dago. Horretarako sortu zen alfabetizazio anitzen kontzeptua (ikus-entzunezko alfabetizazioa, alfabetizazio teknologiko edo digitala, alfabetizazio informazionala eta multialfabetizazioa). Alfabetizazio modu hauek lantzeko, adituen esanetan, lau dimentsio garatu beharko lirateke: dimentsio instrumentala, dimentsio kognitiboa, dimentsio sozioaktitudinala, dimentsio axiologikoa (Area, 2009).


Hau guztia kontuan hartuta, zer formakuntza teknologikoa behar dugu?

Lehenik eta behin, pertsona guztiak desberdinak direla aipatu behar da. Hala, muturretara joan gabe, pertsona teknofiliko eta teknofobikoak desberdinduko ditugu. Lehenengoak, teknologia kasu guztietan erabiliko ditu, baina batzuetan honek ez du suposatuko ikaskuntza ematen denik. Izan ere, batzuetan paper batean egiten dena pantaila batean egiten da. Etorkizun gertu bateko erronka hori da, teknologia modu egokian ustiatzea eta ikaslearentzat esanguratsua bilakatzea. Bigarrenak aldiz, justu kontrako jarrera azaltzen du. Telebistarekin gertatu zen moduan, ez zuen aurrerapenik ekarri, eta bakarrik osagarri arrunt bat balitz bezala hartzen da (Gros, 2000).

Irakasle berriek tarteko joera hartu behar dute eta etengabeko formakuntza teknologikoak garatzea aholkatuko genuke. Izan ere, teknologien mundua etengabe aldatzen ari da eta bertara egokitzeko gai izan behar gara. Betiere, curriculumaren barruan eta bertako baldintzak eta ezaugarriak errespetatuz. Horrela, benetako eskola 2.0 lortu daiteke.

Azken batean, teknologiarekin edo gabe, eskolak ikasleak gizartean txertatzeko gai izan behar da. Hauek pertsona libre eta independienteak izateko eta kontzientzia kritikoa garatzeko konpromezua hartzen du. Hau da, nahikoa ikasleak bere kabuz ikasten ikasteko.

jueves, 12 de septiembre de 2013

Zertarako eta nolako teknologiak behar ditugu irakasle izateko?

Teknologiak aurrera doazen heinean, irakasleak teknologiak izan dituzten aurrerakuntzei moldatu behar izan dira. Teknologiaren bitartez abantaila asko lortu dira hezkuntzan. Garai batean, azalpen bat emateko arbelan eskemen bitartez irakasten zitzaien, era monotono eta aspergarrian. Gaur egun eskema hauek osatuagoak ematen dira. Izan ere, proiektorearen bitartez argazkiak eta bideoak txertatu ahal ditzazkegu umeak errealitatea hobeto ezagutzeko. Hortaz, zuzenago iruditzen zaigu irakasleak azalpenak emateko modua.

Honekin batera, azalpenak osatuagoak emateko eta ideia nagusiak azpimarratzeko baliagarriak iruditzen zaizkigu teknologia berriak. Horretarako aplikazio ofimatikoak (Word, Excel, Power Point) menperatzea garrantzi handikoa dela uste dugu. Gainera, denboraz nahiko estu ibiltzen garenez, azalpenak azkarrago emateko proiektore edo ordenagailuaren bitartez baliatu gaitezke.

Ezinbestekoa da umeen partehartzea bultzatzea gelan, jarrera aktibo bat sustatuz. Beti ere irakaslearen kontrolaren menpe.

Horretarako funtsezkoa da baliabide horiek klasean edukitzea. Adibidez, ikastetxe guztietan ordenagailu gela edukitzea ez ezik, gelak modernizatzea ere komenigarria dela uste dugu XXI. mendean.

Konpetentzia digitala eta informazionala eskolan

Gaur egun eskola momentu korapilatsu batean dago. Izan ere, eskola eredua aldatzen ari da. Lehen liburuekin irakasten zena orain ordenagailu eta Interneten bidez irakasten da. Esan dezakegu aldaketa honetan eskola eta gizartea ez direla batera joan.

Orain aparatu teknologikoak eguneroko bizitzan etengabe erabiltzen ditugu. Hau kalean etengabe ikusten dugu, haurrak bideojokoak eta ordenagailua denborapasarako erabiltzen dute. Internet erabiltzen dute ikasteko. Aldaketa oso handia eman du gizarteak eta eskolak ez du parte hartu horretan. Ikasleeak edo haurrak bere kabuz ikasi dute.

Aurrerakuntza horrekin alfabetizazio modu berriak sortu dira elkarren arteko komunikazioa bermatzen dutelarik. 

1. Ikus-entzunezko alfabetizazioa:
Alfabetizazio hau lantzeko bideoak, konferentziak, joko interaktiboak, arbela digitala, teknografiak eta aurkezpenak landu daitezke klasean aurkezteko. Horretarako teknologian alfabetatua izatea ezinbestekoa da.

2. Alfabetizazio teknologiko edo digitala:
Blog eta chat-ak erabiltzea

3. Alfabetizazio informazionala:
Wiki-en bitartez eginiko talde lanak, datu baseak etb... landuz. Informazio berria jasoz eta landuz.

4. Multialfabetizazioa.
Ikasteko jokuak

Eskolak ikasleak kontziente eta kritikoak izatea lortu behar du teknologia berriekin. Ondorioz, eskolak irakaskuntza eredua aldatu behar du teknologia berrietara moldatzeko hurrengo lau dimentsioak garatzeko:

1. Dimentsio instrumentala:
Hardware eta software-a erabiltzea

2. Dimentsio kognitiboa:
Datuak biltzen, antolatzen eta egokitzen jakitea
3. Dimentsio sozioaktitudinala:
Jarrera arrazionalak garatzea teknologia berriekin
4. Dimentsio axiologikoa:
Jarrera kritikoa izatea informazio iturri desberdinen aurrean

Azken batean, multialfabetizazioa errekurtso intelektualen barneraketa bezala ikus daiteke modu kritiko eta burujabe batean kulturarekin elkarreragin aproposa garatzeko.